TICimilikili-klik!

Otro Blog de WordPress

TICimilikili-klik! header image 2

Euskara teknologietan

Noviembre 16th, 2008 por Janire Arrondo · 2 Comentarios

Hizkuntza gutxituen geroa bermatzea zaila da, bai gurea bezala bi erraldoien artean dagoen batentzat, behintzat. Komunikazioaren geroan teknologiek duten garrantziaz ohartuta berriz, beharrezkoa da euskarak teknologia berrietan lekua izatea. Software Librea da hizkuntza gutxituen geroa bermatzeko tresna garrantzitsuetako bat. Izan ere, software arruntek ez bezala, libreak lokalizaziorako aukerak eskaintzen ditu. Horri esker, euskarak bere lekua du.

Gai horren gainean aritu ziren, pasa den astean, hainbat aditu Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Hiru egunez luzatu zen “Software librea Euskal Herrian” jardunaldia. Tartean Julen Ruiz Librezale taldeko kidea, Iñaki Alegria EHUko irakaslea eta Galder Gonzalez, euskarazko Wikipediaren administratzailea bildu ziren “Teknologia libreak eta eremu urriko hizkuntzak: euskara teknologietan” mahai inguruan. Beren helburu nagusia «herritarrei Software Librea gerturatzea eta haren erabilera sustatzea» zen.

Ruizek agertu zuenez, Librezale «euskara informatika alorrean sustatzeko helburuarekin lanean dabilen lantalde irekia da». Librezaleko kidearen arabera «Software Librearen erabilera zabaltzeko norbanakoen eta taldeen lana beharrezkoa da, baina, baita hezkuntzara jotzea ere». Horren lekuko dira Ordiziako Jakintza ikastolakoak. Software Libredun ordenagailuak erabiliz klasean eusakraz lan egiten baitute, egunean eguneko aplikazioekin.

EHUko irakasle Iñaki Alegriak berriz, Eusko Jaurlaritzari Software Librearen erabilera zabaltzea ez zaiola interesatzen salatu zuen, eta hezkuntzan ere «narraskeriagatik edo» ez zaiola behar bezalako garrantzia ematen. Sarean bila daitezkeen euskarazko softwarearen berri eman zuen Alegriak. Bere hitzetan «gero eta euskarazko software gehiago dago, eta katalogoa ere handituz doa».

Lehen esan bezala, Galder Gonzalez izan zen hitza hartzen hirugarrena. Bera, «iturburua jakintza librean» duen sareko Wikipedia entziklopediaren gainean aritu zen. Alexa web trafikoaren neurtzailearen arabera zortzigarren lekurik bisitatuena da Wikipedia; Yahoo eta Hotmailen atzetik. Denera, 264 hizkuntzetan ditu bertsioak entziklopedia honek, eta Gonzalezek azpimarratu zuenez «hizkuntza txikiagoek ratio altuagoak dituzte» testuen sortzeari dagokionean. Horren lekuko da euskara, 1000 artikulu egiten baitira gure hizkuntzan bost astetan. Edo gauza bera dena, 30 artikulu egunean. Ez da marka txarra gero!

Etiquetas: General

2 respuestas hasta ahora ↓

  • 1 Xabier Unanue // Nov. 16, 2008 a las 14:17 pm

    Euskara hedabide guztiertara iristeko,lan handia egin beharra dago. Proiektu ezberdinetan parte hartzeko jendea behar da, eta hortxen sartzen gara komunikazioko ikasleak.

    Gu izan beharko ginateke lehenegoetakoak proeitu hauek guztiak aurrea eramaten. Nik idea handirik ez dut, baina behintzat nire laguntza eskainzten ari naiz Facebook euskaratzen. Nonbaitetik hasi beharra dagoenez….

  • 2 Janire // Nov. 17, 2008 a las 1:20 am

    Egia da lan handia egin beharra dagoela euskarari lekua egingo bazaio. Baina bakoitzak zerbait eginez, zu Facebook-a euskaratzen ari zaren bezala, agian lor daiteke. Auzolana da gakoa.

Deja un Comentario