TICimilikili-klik!

Otro Blog de WordPress

TICimilikili-klik! header image 2

Web bi-puntu-zero

Diciembre 18th, 2008 por Leire Goñi · 2 Comentarios

Euskaraz, eta letra guztiekin gainera! Klasean etengabe ari gara Web 2.0 jarrera berriaren inguruan. Interakziorako aukera handitzen duela; goitik behera ez ezik goitik behera ere, gauzak aldatzeko aukera ematen duela; apliakzioak sarean bertan izatea ahalbidetzen duela; sare sozialak bultzatzen dituela… Eta ezbairik gabe, azken aukera hori da gizartean ohiartzun nabarmenena lortzen ari dena.

Facebook-a guztientzako ezaguna da jada, Hardvardeko Unibertsitateko ikasle batzuek sortutako izaera akademikoko proiektu gisa jaio bazen ere, mundu osora zabaldu baita jada, eta sartzeko aukera denontzako du irekia.

Tuenti-a ere ez da atzean geratutako sare soziala, inondik ere. Zaryn Dentzel iparramerikarra da sortzaileetako bat. Tuenti-a Espainian sortua da ordea, eta Zaryn Dentzel bera Deustuko Unibertsitateko Komertzio ikaslea da. Espainiar Estatuko aplikazioa izateak ez dirudi txantxetako gauza. Denbora gutxiren buruan Facebook-i aurrea hartzea lortu dio Espainiar Estatuan behintzat, eta dezente dira arrakasta horren arrazoiak. Alde batetik, erabiltzaileek aplikazio espainola dela nabarmentzen dute, eta modu horretan lagunak modu errazagoan bilatzen dituztela. Nabarmentzen duten beste ezaugarri bat izaera pribatua duela da, eta lagun baten gonbidapena beharrezkoa dela Tuenti erabili ahal izateko. Horrek guztiak hilean 5 mila milioi orri banatzea eragin du, eta erabiltzaileek 2 ordu eta 21 minutu ematen dituzte bataz-besteko. Gainera, erabiltzaileen %60 egunero sartzen da bere orrian. Ez dira txantxetako datuak!

Argi dago arrakastaren arrazoiak bat baino gehiago direla. Baina bat nabarmendu nahiko nuke: aplikazioaren identitate edo izaera, “nongoa” den, alegia. Badirudi espainola izateak jende asko erakarri duela, nortasun identifikazio bat ematen da.

Aurreko artikuluan Odeiak idatzi zuen adibideari jarraiki, argi ikus daiteke identifikazio bat sortzen duten ezaugarriek lotura estuagoak eragiten dituztela. Gauzak horrela, sare-sozial amerikarraz eta espainolaz gain, euskalduna ere badugula azpimarratu behar da.

Euskosare aplikazioa ez da Tuenti-a eta Facebook-aren berdina, baina badu antzekotasunik. Euskosarek ere eskaintzen du zure orria sortzeko aukera, zure profila pertsonalizatzeko aukera, eta lagunak bilatu eta eurekin kontaktua mantentzeko aukera. Beste xede bat ere badu gainera, Euskal Komunitate Globalaren Sarea izatea. Hau da, Euskal Herrian nahiz diasporan bizi diren euskaldun eta euskalzaleen arteko komunikazioa ahalbidetzea, eta bide batez, euskarari ere bere tokia ematea.

Guztiok ez gara gauza berdinekin identifikaturik sentitzen. Bakoitzak bere loturak egiteko arrazoi eta sentimendu propioak ditu, eta eskertzekoa da beste ate bat ere zabalik dagoela jakitea.

Etiquetas: General

2 respuestas hasta ahora ↓

  • 1 Lore // Dic. 18, 2008 a las 5:13 am

    Sare sozialak! Duela hiru hilabete arte ez nuen ideiarik ere zer ziren eta orain kontrolatu eta dena egiten ditut… Nork esango lidake?

    Lehenengo Tuenti egin nuen, lagun guztiek zutela-eta komunikatzeko erabiltzeko. Ez nekien espainola zenik ere. Duela hilabete Facebook-ekin ere egin nuen proba eta egia esan Tuenti baino gehiago gustatu zait.

    Nik sare sozial hauek ez ditut nortasunarekin lotzen, ni erabiltzailea izanik nik neuk ematen baitiot nirea eta aplikazio espainola edo inglesa izanagatik ere ez baitiot bertaz euskaraz idazteari utziko.

  • 2 Leire // Dic. 18, 2008 a las 9:28 am

    Nik ere orain gutxi arte sare sozialak zer ziren ez nekin, baño hara! Zure moduan, nik ere Tuenti eta Facebook erabiltzen ditut orain tarteka. Eta arrazoi osoa duzu Lore, gure nortasuna jartzeko berdin du zein motatako aplikazioa den, berdin-berdin erabil baitezakegu gurera hobekien egokitzen den moduan!

Deja un Comentario